XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontzientzia eragozpenaren eguna

Iritziak

Bazan behin demokratiko omen zan Estatua, hainbat miloitako biztanle kopurua zuen estatu honek, eta legez berdintsuak omen ziren guztiak; eskubide berekin, eginbehar antzekoekin.

Estatuak, biztanleon ongizatea eta behar adinako nahiak betetzea zuen helburu, ahalik eta gizarte zoriontsu eta justuena eraikitzearen bidean.

Baina gainontzeko estatu gehienentsuenen moduan, porrot egin zuten asmoek.

Gutxi batzuen menpeko gizarte injustua eraiki zuten boteredunek; zenbaitzuen aberastasuna gainontzeko guztien pobretasunean oinarritutako gizarte absurdoa (batzuen boterea, besteen zapalkuntza), hain zuzen.

Ejerzitoak eraiki zituzten orduan, horen balantza desegokiaren esistentzia garantizatu zezan eta sistima honen aldeko jarrera hartzera behartu gintuzten guztiok, Estatu demokratikoa eta honen baloreen defentsan.

Ezetz esan zioten gutxi batzuk orduan, ejerzitoari uko eginez.

Ezetz beste askok geroago, gizartea beste modu batera antolatzearen beharra aldarrikatuz, eta ejerzito eta hauek zekarten diru gastu esageratuak ukatuz.

Estatuak ez zien kasorik egin.

Egun, kontzientzia eragozle ugari daude gartzelatuak, beste asko epaiketen zain...

Egun, kontzientzia eragozle ugari daude gartzelatuak, beste asko epaiketen zain...

Nazioarteko kontzientzia Eragozpenaren nazioarteko eguna den honek, parabola pikutara bidaltzeko balio izan behar du.

Intsumisioa apostu konprometitua da duda barik.

Eskeintzen zaigun gizarte mota bati ezetz esaten dion postura aktiboa.

Ezetz ejerzitoari, ezetz militarismo eta honen orbitako ismo guztiei.

Zentzu honetan beraz, guztiok behar dugu izan intsumiso; desobedientzia zibilak desarmatuko ditu eta koarteletan atrintxeratutakoen arrazoiak.

Hilaren 15ean, ezetz esango diegu ostera militarrei.

Ez dago intsumisioa geldiaraziko duen ejerzitorik.